Etxeko konpostajearen jarraipen kanpaina

2013-02-25T16:07:00+01:00 2013-02-25T16:07:00+01:00 2013-02-25T16:07:00+01:00
Etxeko konpostajearen jarraipena egin asmoz, Debagoieneko Mankomunitateak, jarraipen kanpaina jarri du martxan, helburua, etxeko konpostajearen egoeraren eta hauen funtzionamenduaren datu bilketa eta balorazioa burutzea delarik.

Jarraipen kanpaina hau burutzea Vermican enpresari egokitu zaio.  Eta honek, datozen asteetan, telefono deien bidez lehenik, eta bisita eginez ondoren, konpostagailu hauen funtzionamendu eta egoeraren inguruko datuak jasoko ditu.
Jarraipen kanpaina hau, herriz herri burutuko da, Antzuola, Bergara eta Oñatin hasi eta ondoren, gainontzeko herrietan burutuko delarik.
Kanpaina honek, Debagoieneko Mankomunitateko udaletxeek 2005-2012 kanpainetan eta datorren Aste Santua bitarte banatutako konpostagailuei eragingo die.
Bestalde, Mankomunitateak, dei egiten die, udaletxeetan erregistratu gabe, baina, norbere kabuz konpostagailua duten herritarrei, honen berri norbere udaletxean eman dezaten. Jarraipena burutu, eta hala balitz, dagokien hobaria aplikatu diezaieten.