Etxebizitza hutsak: alokairua

2005-12-01T12:27:00+01:00 2005-12-01T12:27:00+01:00 2005-12-01T12:27:00+01:00
Etxebizitzak errentan hartzeko edo emateko programa da Bizigune. Eusko Jaurlaritzaren Visesa enpresa publikoaren bidez egiten da hori. Elgetan zerbitzua eskainiko du Visesak. Horrez gain, etxebizitza errentan jartzeko dirulaguntza emango du.

Bizigune programa

Bizigune programa

Eusko Jaurlaritzak Visesa enpresa publikoaren bidez etxebizitza hutsak (azken 12 hilabetetan hutsik egon direnak) alokatzen ditu gero Etxebiden, Etxebizitza Euskal Zerbitzuan, izena emandako pertsonen edo bizikidetza unitateen esku jartzeko.

Jabeak hilero jasoko du errenta Visesak emanda. Errenta kalkulatzeko etxebizitza dagoen zonaldean alokairuek dituzten prezioak kontuan hartuko dira.

Jabeak ez du buruhausterik izango errenta kobratzeagatik sor daitezkeen arazoak direla-eta, eta era berean Eusko Jaurlaritzaren aldetik hainbat garantia izango ditu:

  • hilero errenta kobratzea,
  • etxebizitza egoera onean zaindu eta
  • itzultzea kontratua amaitutakoan.
  • Horretaz gain, etxebizitzak berrikuntzarik beharko balu, 18.000 euro arte interesik gabeko finantziazioa izango luke.

Maizterrak errenta soziala ordainduko dio Visesari: pertsonaren edo bizikidetza unitatearen sarrera gordinen %30a. Horretarako, Etxebizitza Euskal Zerbitzuko Etxebideko Bizigune atalean izena emanda izan beharko dute. Izena emateko inprimakiak Kutxa eta Euskadiko Kutxan jaso eta entregatu daitezke. Elgetan Kutxan egin daiteke.

Interesik baldin baduzu bai zure etxebizitza Eusko Jaurlaritzaren esku jartzeko bai etxebizitza bat errentan hartzeko eta informazio gehiago gura baduzu,

  • Elgetako udaletxean astelehenetan 9:00etatik 10:00etara emango dizuete horren berri
  • Suradesan astelehenetatik barikuetara 7:30etik 14:30era, eguaztenetan izan ezik. Suradesako telefonoak: 943 79 33 99 eta 943 79 06 45

Udalaren laguntzak

Elgetako Udalak etxebizitzaren ondasun higiezinen zerga hiritarraren %50a emango du laguntza bezala.