Bisita honekin Babes ofizialeko etxebizitzen jabeei giltza emateko atzerako kontaketa hasi da.
Etxebizitza guztiak, garajeak eta trasteroak barne, banan banan aztertu dituzte Jaurlaritzako teknikariek. Horrelako azterketa guztietan gertatzen den moduan, topatu dituzte etxebizitzak eman aurretik egin beharreko zenbait konponketa: leihoetako barandak normatibak dioen altuerara ipini beharra, garajeei zenbakiak ipintzea edo garajeetako ateei zerraila behar den moduan ipintzea izango dira hurrengo egunetan egin beharreko lanak.
Salbador kaleko lanekin uraren arazoa bideratuta dago eta argindarrarekin izan den arazoa datorren asterako konponduta egotea espero du Udalak. Egun hauetan Iberdrolak lanean dihardu Torrealdean eta hango arduradunek esan dutenaren arabera astelehenerako sektore guztian argindarra izatea espero dute.