Hasi berri dugun hilabetea ez da poltsikorako dagoen onena. Hala,
kultura kontsumoan laguntzeko urtarrilean bi sarrera emango dituzte Espaloian
baten prezioan. Eta badago non aukeratu urtarrilerako Elgetako kafe antzokiak prestatu duen egitarauan. Oreka TX, Bill Lyerly eta Travelum Brothers blues musikariak, Uski's edo Etxe entzuteko aukera egongo da. Bi antzezlan ere bai, lehena, 'Ni naiz Hector, ni bakarrik' izeneko lana etzi, Errege egunean.
Urtarrileko egitaraua
- "Ni naiz Hector" Urtarrilak 6 (bi saio 18:00etan eta 20:00etan)
- Oreka TX: Nömadak TX zuzenean: martxoak 5era atzeratu da, 22:30ean. Hasieran, hilaren 8an zen baina elurragatik atzeratu dute.
- Bill Lyerly Band + Travelum Brothers Urtarrilak 15, 22:30ean
- "Desnudos en central park" Urtarrilak 22 (bi sesio 20:00etan eta 22:30ean)
- The Uski´s + ETXE Urtarrilak 29, 22:30ean
- "Herrixa dantzan" dantzaldi irekia: Urtarrilak 31, 19:00etan
Herrixan dantzan
Hilean behin dantza saio irekia egingo da. Dantzan egiteko edo ikasteko aukera ere emango dute aurrerantzean Espaloian. Udalaren babesarekin 'Herrixa dantzan' izeneko proposamena luzatu dute.
Saio irekia, doakoa eta interesa duten 8 urtetik gorako guztiendako. Lehenengo zita hilaren 31 izango da, 19:00etan. Ez ahaztu!