Eskutitzak jasotzera etorriko da Olentzero

2004-12-22T09:20:00+01:00 2004-12-22T09:20:00+01:00 2004-12-22T09:20:00+01:00
Abenduaren 23an kalez kale ibiliko da Olentzero Elgetan. Herriko umeen eskutitzak jasotzera etorriko da ikazkin ezaguna.

Gabon gaua gainean dugu jada eta Olentzerok ere opariak prestatzeari ekin beharko dio. Elgetako haurrek zer opari jaso nahi duten jakiteko, abenduaren 23an etorriko da Olentzero Elgetara, gutun guztiak jasotzera.

Arratsaldeko 18:30ean etorriko da Olentzero herriko plazara, eta han bertan jasoko ditu umeen gutun guztiak.