Eskutitzak jasotzera etorriko da Olentzero

2003-12-22T13:22:00+01:00 2003-12-22T13:22:00+01:00 2003-12-22T13:22:00+01:00
Abenduaren 23an kalez kale ibiliko da Olentzero Elgetan. Herriko umeen eskutitzak jasotzera etorriko da ikazkin ezaguna. Olentzero lehiaketako irabazlea ere egun horretan ezagutuko dugu.

Gabon gaua gainean dugu jada eta Olentzerok ere opariak prestatzeari ekin beharko dio. Elgetako haurrek zer opari jaso nahi duten jakiteko, abenduaren 23an etorriko da Olentzero Elgetara, gutun guztiak jasotzera.

Arratsaldeko 18:30ean etorriko da Olentzero herriko plazara, eta han bertan jasoko ditu umeen gutun guztiak.

Sari banaketa

Olentzero etorri aurretik, ordea, Olentzero lehiaketako sariak banatuko dituzte. Hilaren 20an herriko elkarteetako balkoietan jarri zituzten irudiok, eta orain irabazlea zein den jakiteko ordua da.