Eskupilota txapelketako finala zapatuan

2004-05-26T08:40:00+02:00 2004-05-26T08:40:00+02:00 2004-05-26T08:40:00+02:00
Elgetako 4 1/2 barruko binakako eskupilota txapelketa bukaerara iritsi da. Joan den aste bukaeran jokatu ziren finalerdiak eta datorren zapatuan, maiatzak 29, jokatuko da finala. Oruesagasti eta Errastik Juantxu eta Unai Uriarteren aurka jokatuko dute finala.

Joan den aste bukaeran jokatu zituzten finalerdiak. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Jabier Isturiz eta Ibai Redondo 8 - Juantxu eta Unai Uriarte 22
  • Oruerasagasti eta Errasti 22 - Lizarralde eta Uribarren 14

Finaleko partidua eta 3. eta 4. postuetarako partidua datorren zapatuan, maiatzak 29, jokatuko dira. 3. eta 4. postuetarako partidua jokatuko da lehenengo, goizeko 11:30ean. Finala izango da ondoren, 12:30ean.

  • 11:30ean, 3. eta 4. postuetarako partidua: Jabier Isturiz eta Ibai Redondo - Lizarralde eta Uribarren
  • 12:30ean, Finala: Oruesagasti eta Errasti - Juantxu eta Unai Uriarte
  • Sari banaketa 13:15ean egingo da.

Elgetako 4 1/2 barruko binakako eskupilota txapelketa Debagoieneko zirkuiturako puntuagarria da.