Esku Pilota Txapelketa Elgetan (lau t'erdi barruan)

2005-02-10T09:58:00+01:00 2005-02-10T09:58:00+01:00 2005-02-10T09:58:00+01:00
Martxoa eta maiatza bitartean jokatuko da binakako txapelketa. Debagoieneko zirkuiturako puntuagarria izango da. Federatu gabe egon eta esku pilotan jokatu nahi duten debagoiendar guztiei zuzenduta dago. Pilota "goxoekin" jokatuko da. Izena emateko azken eguna otsailaren 24a da.

Norentzat: federatu gabe egon eta esku pilotan jokatu nahi duzuen debagoiendar guztioi zuzendua. Pilota "goxoekin" jokatuko da.

Informazioa edota izen ematea: Elgetako Udal Kirol Zerbitzuan. Telefonoa: 943 76 80 22 (Oskar).

Izena emateko epea: 2005eko otsailak 24.

Prezioa:

  • Debagoieneko Kirol zerbitzuetako abonatuek: 12 euro.
  • Gainontzekoek: 15 euro.

Sariak: lehenengo bigarren eta hirugarren sailkatuek jasoko dituzte sariak.

Debagoieneko zirkuiturako puntuagarria

  • Lehenengo fasea: liga erara.
  • Bigarren fasea: kanporaketak
  • Final laurdenak, finalerdiak eta finala.

Antolatzaileak:

  • Elgetako Udala
  • Debagoieneko Mankomunitatea
  • Babeslea: Sportland

Arauak

  • Partiduak Elgetako Udal pilotalekuan jokatuko dira. Normalean larunbat goizetan.
  • Partiduak 22 tantotara izango dira.
  • 4 1/2 barruan jokatuko da. Sakea: 3tik 2ra, 4 1/2-a pasa.
  • Txapelketa guztia pilota "goxoekin" jokatuko da..
  • Bikote bakoitzak ordezko jokalari baten izena eman ahal izango du, eta beste inork ezin izango du bikote horrekin jokatu.
  • Partiduen egutegi bat egingo da. Jarritako egun eta orduan jokatzeko arazo larriren bat izan ezkero, eta aurkariekin ados jarri ondoren, partidua aldatu ahal izango da, beti ere aurrez Elgetako Udal Kirol Zerbitzuan abisatu ondoren (telefonoa 943 76 80 22).
  • Bikote batek partidu batera kale egin ezkero (ez agertu), bikotea txapelketatik kanporatua geratuko da eta ordura arteko emaitza guztiak baliogabetuak izango dira.
  • Lehenengo fasean, talde bakoitzeko lehenengo bikoteak sailkatuko dira final laurdenetarako.
  • Sailkapenean puntu berdinketa izan ezkero, lehenik bikoteen arteko emaitza hartuko da kontutan, eta ondoren batezbesteko orokorra.