Esku Pilota Txapelketa Elgetan (4 1/2 barruan)

2004-02-16T16:50:00+01:00 2004-02-16T16:50:00+01:00 2004-02-16T16:50:00+01:00
Martxoa eta maiatza bitartean jokatuko da binakako txapelketa. Debagoieneko zirkuiturako puntuagarria izango da. Federatu gabe egon eta esku pilotan jokatu nahi duten Debagoienar guztiei zuzenduta dago. Pilota "goxoekin jokatuko da". Izena emateko azken eguna martxoak 4 da.

Norentzat: federatu gabe egon eta esku pilotan jokatu nahi duzuen Debagoienar guztioi zuzendua. Pilota "goxoekin jokatuko da".

Informazioa edota izen ematea: Elgetako Udal kirol zerbitzuan. Telefonoa: 943 76 80 22 (Oskar).

Izena emateko epea: 2004ko martxoak 4.

Prezioa:

  • Debagoieneko Kirol zerbitzuetako abonatuek: 12 euro.
  • Gaionontzekoek: 15 euro.

Sariak: lehenengo, bigarren eta hirugarren sailkatuek jasoko dituzte sariak.

Debagoieneko zirkuitorako puntuagarria

  • Lehenengo fasea: liga erara.
  • Bigarren fasea: kanporaketak
  • Final 1/4, Final 1/2 eta finala.

Antolatzaileak:

  • Elgetako Udala
  • Debagoieneko Mankomunitatea
  • Babeslea: Sportland

Arauak

  • Partiduak Elgetako Udal pilotalekuan jokatuko dira. Normalean larunbat goizetan.
  • Partiduak 22 tantutara izango dira.
  • -4 1/2 barruan jokatuko da. Sakea: 3tik 2ra, 4 1/2-a pasa.
  • Txapelketa guztia pilota goxuekin jokatuko da..
  • Bikote bakoitzak ordezko jokalari baten izena eman ahal izango du, eta beste inork ezin izango du bikote horrekin jokatu.
  • Partiduen egutegi bat egingo da. Jarritako egun eta orduan jokatzeko arazo larriren bat izan ezkero, eta aurkariekin ados jarri ondoren, partidua aldatu ahal izango da, beti ere aurrez Elgetako Udal Kirol Zerbitzuan abisatu ondoren (telefonoa 943 76 80 22).
  • Bikote batek partidu batera kale egin ezkero (ez agertu), bikotea txapelketatik kanporatua geratuko da eta ordura arteko emaitza guztiak baliogabetuak izango dira.
  • Lehenengo fasean, talde bakoitzeko lehenengo bikoteak sailkatuko dira final laurdenetarako.
  • Sailkapenean puntu berdinketa izan ezkero, lehenik bikoteen arteko emaitza hartuko da kontutan, eta ondoren batazbesteko orokorra.