Eskolarrentzako kirol txapelketak

2006-12-14T19:39:00+01:00 2006-12-14T19:39:00+01:00 2006-12-14T19:39:00+01:00
Gabonetan bi txapelketa antolatu ditu Egoki kirol elkarteak kirol zerbitzuaren laguntzaz: eskupilota/paleta txapelketa eta boleta txapelketa, hain zuzen ere. Interesatuek izena abenduaren 15a baino lehen eman beharko dute. Izenemate orria bete ondoren hezkuntza fisikoko irakasleari eman beharko zaio.

Eskupilota/Paleta X. Txapelketa

Eskupilota/Paleta X. Txapelketa

Adina: 6-16 urte bitarteko eskolarrak

Egunak: abenduak 27-29-31

Ordutegia: 10:30

Lekua: Elgetako Udal Pilotalekua

Oharrak:

  • Mutilak eskupilotan jokatuko dute eta neskak paletan jokatuko dute
  • Eskolar bakoitza dagokion kategorian jokatuko du (bere adineko lagunekin)

Eskolarrentzako Boleta I. Txapelketa

Adina: 6-16 urte bitarteko eskolarrak

Egunak: abenduak 17-23-urtarrilak 5

Ordutegia:

  • Abenduak 17: 12:30
  • Abenduak 23: 12:30
  • Urtarrilak 5: 18:30

Lekua: Bola-Tokian

Oharrak:

  • Mutilak eta neskak elkarrekin jokatuko dute
  • Eskolarrek adin-talde hauetan jokatuko dute: 6-9 / 10-13 / 14-16 urte