Eskola kirolean izena emateko epea zabalik

2005-09-16T10:35:00+02:00 2005-09-16T10:35:00+02:00 2005-09-16T10:35:00+02:00
Aurrebenjamin, benjamin eta alebin mailako gaztetxoek parte hartu dezakete. Eskolan eman beharko dute izena interesatuek.

Benjaminak eta alebinak: LH 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak. Asteartetik ostiralerarte dago izena emateko epea zabalik. Eskolan eman beharko dute izena interesatuek. Dena den, epea pasatu eta interesaturik egonez gero, udal kirol zerbitzuan eman dezake izena. Izena emateko orria eta informazio gehiago. (pdf formatua, 388 Kb).

Aurrebenjaminak: LH 1.go eta 2. mailako ikasleak. Datorren astelehenetik aurrera zabalduko da izena emateko epea. Izena emateko orria eta informazio gehiago. (pdf formatua, 102 Kb).

Lehendabizi, zenbat ikasle interesatuta dauden jakin nahi dute Udal Kirol Zerbitzuan. Ondoren, gurasoekin egingo dute bilera entrenamendu saioen egunak eta orduak zehazteko.