Eskifaia abesbatzaren kontzertua zapatuan

2005-05-20T09:15:00+02:00 2005-05-20T09:15:00+02:00 2005-05-20T09:15:00+02:00
Maiatzaren 21ean, zapatua, eskainiko du kontzertua Eskifaia abesbatzak. Espaloia Kafe Antzokian izango da, 22:30ean.

Kontzertuko egitaraua:

Kontzertuko egitaraua:

  • Agur jaunak (Arm. J. Busto)

  • Ma volentat am la rao s’envolpa (J. Brudieu)
  • Coelorum lumen influit (I. Bianchi)
  • Ave Maria (J. Busto)
  • El Rossinyol (A. Perez Moya)
  • Axuri Beltza (Arm. J. Busto)
  • Maitia nun zira (J. Uruñuela)
  • Iru Txito (A. Donostia)
  • Rumbambam (R.G. Iciarte)
  • Tu no sabe inglé (S. Garay)
  • Te quiero (A. Favero)

Iraupena: 60 minutu

Kutxak babestutako emanaldia

Ibilbide luzeko abesbatza

Javier Bustok sortu zuen lehen abesbatza 1978. urtean.

Hainbat jaialdi garrantzitsutan (Santiago-Kuba-, Frankfurt, Fano, eta abar) parte hartzeko gonbidapena jaso dute, eta, era berean, Europako lehiaketa nagusietan sariak irabazi dituzte (Spital, Mainhausen, Marktoberdorf, Tolosa, Tours...). Horrenbestez, argi dago ibilbide serioa egiten ari direla eta beren lana kalitatezkoa dela.

Errepertorioaren ardatza abesbatza-musika da, "a capella", edo ganbera-taldeekin batera. Sona handiko hainbat zuzendariren gidaritzapean aritu izan dira zenbait abesbatza-kontzertu sinfonikoetan; esate baterako: Frübeck de Burgos, Alldis, Fedossejev, Mena...

1994-1998. urte bitartean, Maite Oca izan da zuzendaria, eta, gero, Miguel Zeberioren esku geratu zen.

Gorka Aierbe da orain zuzendaria

2001etik aurrera, eta gaur egun, Gorka Aierbe da Eskifaia Abesbatzaren zuzendaria. Sari ugari irabazi dituzte tarte horretan: Ejea de los Caballerosen (Aragoi), 2002ko apirilean; Molina de Seguran (Murtzia), 2002ko abenduan, eta, Avilesen (Asturias) 2003ko azaroan.

Abesbatza honek musika eginez gozatzea du helburu nagusi, eta, beraz, gisa guztietako esperientziei irekitzen die atea. Horren adibide ditugu akordeoi-orkestrekin egindako emanaldiak, musika-tresna elektroniko eta errezitatibo-poetikoekin egindako akonpainamenduak, edo, azken adibide gisa, erakundearen XXV. Urteurrena ospatzeko egindako kontzertua ehunetik gora kantarik hartu zuten parte, abesbatza mistoak izandako lau zuzendariek gidaturik.