ESAITen mendi martxa Elgetatik igaroko da aurten, eta egun osoko jaia antolatu dute. Besteak beste, Euskal Herriko trontza txapelketako kanporaketa bat jokatuko da herrian, eta betizu bat erreko dute herri bazkaria egiteko. “Txartelak laster ipiniko ditugu salgai 15 euroko”, adierazi du Elgetako koordinatzaile Sebas Arantzabalek.
Zeharkaldia bederatzi egunekoa da, baina osorik egiterik ez duenak jakin behar du etapak banaka egiteko aukera ere badagoela. "Gu jakinaren gainean jarrita nahikoa da", adierazi du TxikiFarelo mendi martxako koordinatzaileak. "Zenbatu egiten ditugu parte-hartzaileak".
EGITARAUA
11:00 Elgetako Udal ordezkarien ongietorria mendi martxari
13:00 Euskal Herriko trontzalari txapelketa
14:30: herri bazkaria
18:00-19:00 bolo txapelketa
19:00- 20:00 triki bertso poteoa