Bide guztiak zabalik daude

2013-02-12T11:16:00+01:00 2013-02-12T11:16:00+01:00 2013-02-12T11:16:00+01:00
Momentu honetan errepidea garbi dago eta dena zabalik, inolako eragozpenik gabe. Goiz goizetik, Elgetako kaleetan eta industrialdean elurra kendu dute Udal zerbitzuetako makinek. Ez dago aipatzeko arazorik. Baserri bideak garbitu dituzte. Udal makina bat Elgeta-Bergara errepidean elurra kentzen ibili da. Udaletxeko makinak 5:30ean hasi dira lanean eta horregatik ez dago aipatzeko arazorik Elgetan. Arazoa errepideetan dago. Arazo larriena Bergarako errepidean egon da goizean eta hori konpontzek lanetan ibili dira.