Errepidea zabalik, kontuz izotz plakekin

2012-02-03T08:30:00+01:00 2012-02-03T08:30:00+01:00 2012-02-03T08:30:00+01:00
(14:15 eguneratua): Gi-2632 errepidea zabalik eta garbi dago, arazo gabe; Baserri bideak eta herriko espaloiak ere garbi. Izotza dagon guneetan gatza botatzen dihardute udaletxeko brigadakoek. Herritarrei gomendioa izotzarekin kontuz ibiltzeko. Gura duenak gatza eskatu dezake udaletxean eta baita palak ere atariak garbitzeko. Dena den izotz plakak daude bazterretan eta kontu handiz gidatzea gomendatu du Herrizaingo Sailak. Bestetik, Donostia-Tolosa-Beasain-Zumarraga-Bergara-Elgeta-Durango-Bilbo Kanpanzarretik doan autobus zerbitzuak ez du Bergara-Elgeta tartea egingo. Udaletxeak martxan dauka elurraren protokoloa astebukaeran ere elurra iragarri dutelako. Esan ere domekako bisita gidatua bertan behera geratu dela.

Elurra egiten badu kontuan hartzekoak:

  1.  Autoa erabili behar duzuenok Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen da. Diputazioak du errepide honetan elurra kentzeko ardura eta telefono honetan izango dituzue argibideak: 902 11 20 88.
  2.  Udaletxeko makinek kale eta auzoetako errepideetan eta baserri auzoetako bideetan elurra kentzeko ardura dute.
  3.  Autoa aparkalekuetan uztea eskatzen da. Edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.
  4.  Zuen ataria garbitu gura duzuen herritarrok gatza eta palak eskatu ditzakezue udaletxean.
  5. Urgentziaren bat suertatu ezkero deitu:
  • Astegunez, 943768022 (udaletxea) telefonora.
  • Astebukaeran, 112 (SOS Deiak) telefonora.

Argazkiak