Errepide guztiak zabalik

2004-03-01T09:17:00+01:00 2004-03-01T09:17:00+01:00 2004-03-01T09:17:00+01:00
Azken ordua, 14:30: Bide guztiak zabalik daude.

12:20: Bergarako, Elorrioko eta Eibarko bideak irekita. Kanpazarko bidean kateak behar dira, baina, laster pasa behar da elurra kentzeko makina.

11:40 Elorriorako bidea ere zabalik dago.

11:15 Bergarako bidea irekita dago. Elorrioko bidean, Eibarkoan eta Kanpazarkoan kateak behar dira.

10:00: Bergarako, Eibarko eta Elorrioko bideak irekita daude, baina, kateak erabili behar dira. Kanpazarko bidea itxita dago. Hurrengo informazioa goizeko 11:00etan emango da. Elurra ari du orain ere, mara-mara.

Erretratuan ikusi daitekeen moduan, Udala ahaleginak egiten ari da kaleko bideetan elurra kentzeko. Erdigunetik hasi dira elurra kentzen eta bi eskabadora dabiltza lan horretan, kamioi batek lagunduta.

Gogoratu Udaleko telefonoa ere badagoela edozein kontsulta egiteko: 943 76 80 22.

Goizeko 10:00ak direnean elurra ari du.