Antzezleak: Iker Galarza eta Joseba Usabiaga
Iraupena: 60 minutu
Hizkuntza: Euskara
Argumentua
1985eko negua. Algeciras, bi adiskide soldaduskan. Ez bi ezagun. Edo adiskide egingo diren bi ezagun. Edo ezagutzeko aukerarik izango ez duten bi lagun. Edozein kasutan, etxetik kanpo dauden bi euskaldun. Bata soldaduska bukatzen. Bestea soldaduska hasi berritan. Esperientzia, xalotasuna, adiskidetasuna, inbidia, leialtasuna, borroka... denak batera gau batean. Bata bestearen aurka eta biak elkartuta. Gau aproposa esperientziak partekatzeko eta elkarri penak kontatzeko. Agustin eta Jose, soldaduskako esklabo. Bizitzako esklabo. Etxekoen mina. Batzuetan bizi, beste batzuetan gaizki bizi, Algecirasen igarotako gau bat. Gau hotz bateko erreleboa.