Errekreazioaren irudiak, balorazioa eta zozketako zenbaki sarituak

2014-04-29T09:59:00+02:00 2014-04-29T09:59:00+02:00 2014-04-29T09:59:00+02:00
Intxortako borroken bigarren errekreazioa dela eta Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eskerrak eman gura dizkizuegu atzoko eguna aurrera eramateko laguntza eman diguzuen guztioi, bereziki errekreazioan parte hartu zenuten boluntarioei. Jarraian dituzue argazkiak eta Goiena Telebistak egindako erreportajearen bideoa. Zozketako zenbaki sarituak ere atera ditugu.
Aurrera begira lanean jarraituko dugu Elgetan martxan daukagun Memoria Historikoaren Euskal Interpretazioaren proiektuari eta errekreazioari bultzada eman eta indartzeko.
 
Hauek dira errekreazia laguntzeko errifako zenbaki sarituak:
 
1.- IPAD Mini 16 GB
Zenbaki saritua: 694 (Ordezkoa: 1379)
 
2.- Intxorta 1937 Kultur Elkartearen liburu sorta
Zenbaki saritua: 1246 (Ordezkoa 587)
 
3.- 2 lagunentzako bazkaria Elgetako taberna batean
Zenbaki saritua: 1056 (Ordezkoa 1224)

Argazki galeria

 

 

Debagoiena Zuzenean: Intxortako errekreazioa