"Érase una vez Euskadiren" hainbat eszena filmatuko dituzte Elgetan

2020-09-28T19:01:15+02:00 2020-09-28T19:01:15+02:00 2020-09-28T19:01:15+02:00
Urriaren 1ean, eguena, “Érase una vez Euskadi” pelikularen hainbat eszena filmatuko dituzte Elgetan; San Roke kalean, Mendizaleen plazan, Gudarien bidean eta Salbador kalean hain zuzen. Honek eragina izango du hala trafikoan nola aparkalekuetan ere.


- Trafikoa tarteka moztu beharko dute Gudarien bidean. Gomendagarria da errepide hau saihestea Torrealdetik.
- Kiroldegi ondoko aparkalekuak ezin izango dira erabili.
- Pilota-lekuaren estalpeetan ere ezin izango da kotxerik utzi.
- Futbitoko kantxa ezin izango da erabili egun osoan zehar.


Gogoratu, halaber, ezinbestekoa dela jende pilaketak ekiditea,
segurtasun eta higiene distantziak mantentzea eta musukoa behar
bezala jantzita izatea.