Eneritz Larreak irabazi du aurten Elgetako jaietako argazki lehiaketa. Udalak gaur goizean eman zuen epaiaren berri; Eneritz Larrearen elgetarraren argazki batek —albistean ikusgai— merezi du sari nagusia, eta argazki hori izango da hurrengo urteko jaien programako azal nagusia.