Emetik bertso kabareta

2007-11-13T12:11:00+01:00 2007-11-13T12:11:00+01:00 2007-11-13T12:11:00+01:00
Eguna: azaroak 16, barikua. Ordua: 22:30etan. Lekua: Elgetako gaztetxea. Doan izango da.

Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra eta Oihane Perea bertsolariek parte hartzen dute ikuskizunean, Mikel Goikuria musikariaren laguntzarekin.

Emetik kabareta

Hiru emakume bertsolariren saio esperimentala da Emetik bertso kabareta. Askotariko emanaldia, koloretsua, gordina, umoretsua eta pikantea.

Taberna giroan, kabareten izpiritua bere eginez, entzule-bezeroei une entretenigarri bat eskaini eta emakumeen ahotsak eta bizipenak bertsotan ematea du helburu. Emanaldia girotzeko, eszenografia, musika, olerkiak, antzerki elementuak eta bestelakoak baliatuko dira.

Emanaldiaren gaineko informazio gehiago.