Emakumeen Birako 3. etapa Elgetan hasi eta amaitu

2004-06-11T10:30:00+02:00 2004-06-11T10:30:00+02:00 2004-06-11T10:30:00+02:00
Zapatuan, Emakumeen XVII. Birako 3. etapa jokatuko da, Elgetan hasita. Bi sektore izango ditu: goizeko ibilbidea Elgetan hasi eta Elorrion amaituko da. Arratsaldean, erlojuaren aurkako proba egingo dute, Elorriotik Elgetara.

Munduko emakume txirrindulari onenak izango dira lasterketa honetan. Partaideen artean izango dira Mirjiam Melchers (iazko txapelduna), Eneritz Iturriaga, Joane Somarriba eta Olga Sloussareva, besteak beste.

Eguenean hasi zen bira Iurretan eta domekan amaituko da, Sopelan.

Zapatuko etapan bi sektore egongo dira:

1. sektorea: Elgeta - Elorrio

  • Irteera Elgetatik 10:30ean.
  • Elgetatik berriz 12:09an igaroko dira.
  • Helmuga Elorrion, 12:26an.

2. sektorea, erlojuaren aurka: Elorrio - Elgeta

  • Arratsaldean, 17:30etik 19:30era bitartean jokatuko da.

Hemen Emakumeen XVII Biraren inguruko informazio gehiago: ibilbideak, partaideak, sailkapenak...