Elurteak eragindako arazoak konpontzeko lanean dihardu Udalak

2005-01-27T11:15:00+01:00 2005-01-27T11:15:00+01:00 2005-01-27T11:15:00+01:00
Elurra baino izotza da Elgetan arazoak eragiten diharduena. Bergara eta Eibarretik datozen errepideak zabalik daude autoentzako. Udalak ordea kontuz ibiltzeko deia egin gura die gidariei.

Udaleko edurra kentzeko makinak baserrietako bideak garbitzen dihardu. Bergara aldeko baserri bideak garbituta daude eta herri ondokoak garbitzen hasita daude. Herriko kaleetan gatza botatzen ere jardun dute Udaleko langileek.

Deitu udaletxera informazio zuzena jasotzeko

Iragarpenak dioenez hurrengo orduetan aldakorra izango da giroa. Edur zaparradek errepideen egoera aldatu dezakete. Informazio zuzena gura dutenek udaletxeko telefonora deitu dezakete 943 76 80 22. Elurteak bere horretan jarraitzen badu 06:00etatik 22:00etara emango da errepideen gaineko informazioa.