Elurretara irteera antolatu du Egokik

2008-02-20T17:09:00+01:00 2008-02-20T17:09:00+01:00 2008-02-20T17:09:00+01:00
Martxoaren 8 eta 9rako antolatu du Egokik elurretara irteera. Izena emateko epea otsailak 29ra arte zabalik dago.

Lekua: Belagua (Izaba - Nafarroa)

Egunak: martxoak 8 eta 9

Jarduerak:

Aukeran: eskia: mendikoa - alpinoa - iraupenezkoa/ mendi irteera

Programa:

Martxoak 8: goizean goiz irten - ekintza - afaldu/lo

Martxoak 9: gosaldu - ekintza – bazkaldu - Elgetara buelta

Prezioa: 45 euro (bidaia+lo egitea+gosaria+afaria barne). Ez dago barne: material alokairua–forfaita–bazkariak-ikastaroak

Adina: Edornor joan daiteke nahiz eta 14 urtetik beherakoak arduradun batekin joan behar diren

Oharrak:

  • Jende kopuruaren arabera prezioa aldatu daiteke

  • Ekintzak ez dira gidatuak izango, nor bere jardueraren erantzule bakarra izango da.
  • Bidaia kotxe partikularretan egitea aurreikusten da
  • Mendira joateko federatu txartela izatea gomendatzen da