Elurraren protokoloa martxan, astelehenerako

2015-01-16T16:51:00+01:00 2015-01-16T16:51:00+01:00 2015-01-16T16:51:00+01:00
Astelehenean elurra egin dezakeelako abisua eman dela-eta, elurraren protokoloa jarri du martxan Udalak. Herritarrentzako zenbait gomendio jaso ditugu.

Gomendioak

  • Autoa erabili behar duzuenok Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen da
  • Udaleko makinak auzoetako errepideetan elurra kentzeko ardura dute.
  • Autoa aparkalekuetan zuzen lagatzea eskatzen da, edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea
  • Etxeko ataria garbitu gura duzuen herritarrok gatza eta palak eskatu ditzakezue udaletxean
  • Urgentziaren bat izanez gero deitu udaletxera.

TELEFONOA: 943 76 80 22 (Lanorduetan)

SOS-DEIAK  : 112