Elurraren gaineko protokoloa kaleratu du Udalak

2008-03-03T15:47:00+01:00 2008-03-03T15:47:00+01:00 2008-03-03T15:47:00+01:00
Elgetako Udalak adierazi gura du Euskalmetetik jasotako abisuaren arabera, elurra egin dezakeela. Abisuan esaten denez, martitzen eta eguaztenean egin dezake elurra. Pilatzea espero den elur-lodierak, hauek: 600 metrotan 10-20 zentimetro eta 200 metrora 0-5 zentimetro.

Udalak martxan jarri du elurraren gaineko protokoloa.

  • Autoa erabili behar duzuenok Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen da. Diputazioak du errepide honetan elurra kentzeko ardura eta telefono honetan izango dituzue argibideak: 902 11 20 88
  • Udaleko makinak auzoetako errepideetan elurra kentzeko ardura dute.
  • Autoa behar den moduan aparkatzea eskatzen da. Edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.
  • Zuen ataria garbitu gura duzuen herritarrok gatza eta palak eskatu ditzakezue udaletxean.
  • Urgentziaren bat izan ezkero deitu udaletxera: 943 768 022 telefonora.