Elurra kentzeko makina 24 ordutan ibiliko da bideak garbitzen

2004-02-27T07:31:00+01:00 2004-02-27T07:31:00+01:00 2004-02-27T07:31:00+01:00
Elurra kentzeko makina 24 ordutan ibiliko da Elgeta eta Bergara-Eibar-Kanpazar arteko bideak garbitzen. Gaur, barikua 22:00ak arte errepideen berri emango du uneoro Elgetako udalak telefono honetan: 943 76 80 22. Bihar, zapatua, 08:30etik 13:00etara emango dute informazioa telefono horretan bertan.

14:44: Elorrioko bidetik kotxeak pasa daitezke, baina, kontuz, trailerra gurutzatuta baitago Berrixotik behera.

12:15: Momentuz Kanpazarko Eibarko eta Bergarako bideak irekita daude.

11:15: Elurra kentzeko makina orain pasa da Bergaratik Elgetara eta Elgetatik Eibarrera. Bidea libre dago, baina, kotxeak nahiko justu dabiltza katerik gabe. Kanpazarko bidean ere autoak badabiltza.

10:55: Elurra kentzeko makina pasa berri da Kanpazartik Elgetara eta orain Bergararuntz joan da. Laster igoko du eta Eibarko bidean arituko da. Hala ere, errepideak ez daude egoera oso onean, eta makina pasa berritan ere kotxeak patinatzen ari dira Elgetan bertan.

09:40: Momentuz irekita jarraitzen dute bideak, arazo gehien Elorriora joateko egon daiteke, elurra kentzeko makina mugaraino bakarrik pasatzen baita. Elurra ari du gogor eta edozein momentutan aldatu daiteke egoera, kontu handiz ibili.

08:45: Bideak garbi daude, baina elurra ari du. Errepide guztiak zabalik daude. Arretaz gidatzea gomendatzen da.

07:30: Arazoak errepidean daude batez ere. Elurra egin du goizaldean, 06:15ean hasi da elurra egiten eta tenperatura baxuek izotza ere eragin dute zenbait unetan. Orain, zirkulazioa baldin badago ere, ez da giro. Aldapak igo ezinda ere ikusi dugu zenbait auto.

Elurra goizeko 06:15ean hasi da

Edurra kentzeko makinak hara eta hona ibili diren arren, bada edurrik oraindik.Momentu batean egin du dena. Goizeko bostetan siku zegoen eta orain berriz zuri.

  • Elgetatik Elorriora doan bidea ikusten da elur gehienarekin. Kateak behar dira.
  • Bergara aldekora oraintxe pasa da elurra kentzeko makina.
  • Kanpazarrerako bidean badago zati bat nahiko deseroso, Zabaleta parean. Kateak behar dira. Hirugarren mailako ibilgailuendako itxita, herrizaingo sailak esan duenez.
  • Eibarretik igo dira enpresetara hainbat langile autoz. Ibiltzen etorri danik ere ez da falta.