Iturria: Goiena.net 15:00
Ibilgailuek Bergarako errepidea erabili behar dute hori da-eta elurra kentzeko makinek lehenetsiko dutena.
Zuri jarraitzen du Elgetak, eta goizeko zenbait unetan itxita egon dira Karabieta zein Kanpanzar. Elur iragarpenak, oraingo honetan, bete betean jo du, eta aurreko asteko adina arazorik sortu ez bada ere goizak ekarri ditu bere ezusteak. Betiko moduan, ibilgailuendako gomendio da Bergarako bidea erabiltzeko hori da eta elurra kentzeko makinek lehenetsiko dutena.
Eskolan bazkaririk ez
Herri eskolan ohiko ordutegia izan dute goizean-goizetik nahiz eta zenbait irakasle berandu iritsi diren. Ezuste handiena eguerdian gertatu da: 12:30ak jota ziren eta jangelako umeendako bazkaria igo ohi duen Ausolaguneko kamioia ez zen inondik ageri. Hala, ikastetxeko arduradunek erabaki dute neska-mutikoen gurasoei deitzea jangela zerbitzurik ez dela egongo jakinarazteko.
Egoerak zenbait gora behera eragin ditu gurasoen artean, batez ere Elgetatik kanpo harrapatu dituenen artean baina azkenean ikasle guztiek izan dute non bazkaldu. Arratsaldean, eskolak normaltasunez hasi dira 14:30ean.
Elgetako eguneko zentroak ez ditu egun osoan ateak zabaldu.
Arratsaldean, berriz, ez da ingeleseko eskolarik egongo (eskolaz kanpoko jarduera).