Elurra: Elgetako udalak informazioa eskainiko du uneoro (webgunean eta telefonoz)

2004-01-27T16:55:00+01:00 2004-01-27T16:55:00+01:00 2004-01-27T16:55:00+01:00
Egun hauetan eta etorkizunean izan daitezkeen elurteek Elgetako errepideetan sor ditzaketen arazoak direla-eta, Elgetako udalak honakoa jakinarazten du:

1-. Elurra kentzeko makina bi izango dira denbora guztian Elgetan: bata Diputazioarena eta bestea Elgetako udalarena. Makina biak koordinatuko dira eta Elgetarako lau errepideetan arituko dira: Bergarako bidean, Eibarkoan, Arrasatekoan (Kanpazarkoan) eta Elorriokoan.

2-. Elgetako enpresetara etortzen diren beharginei eta Elgetatik kanpora joaten direnei uneoro errepideen berri emateko, Udalak informazio zerbitzua eskainiko du goizeko 6:00etatik gaueko 22:00ak arte elurteak iragarrita daudenean.

Udaletxeko telefonoa: 943 76 80 22

Internetez ere kontsulta daiteke uneoro Elgetako errepideen egoeraren berri udaleko webgunean: www.elgeta.org