Elurra egin dezake eguaztenean eta eguenean

2023-01-16T16:35:00+01:00 2023-01-16T16:35:00+01:00 2023-01-16T16:35:00+01:00
Eguaztenean eta eguenean (urtarrilak 18 eta 19) elurra egin dezake, eta Euskalmetek alerta laranja ezarri du:
  • Autoa behar-beharrezkoa bada soilik hartu, eta Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabili. Neguko gurpilak erabili edo autoan kateak prest izan.

  • Salbador kaleko irteera ireki egingo da, lorontziak kenduta.

  • Autoa aparkalekuetan ZUZEN utzi, edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.

  • Udaletxeko arkupean GATZA eta PALAK egongo dira. Mesedez, arduraz erabili!

  • Informazio gehiago jasotzeko:

Telefonoa: 943 76 80 22 (Lan-orduetan)

E-maila: udala@elgeta.eus

Twitter : @elgetakoudala

Facebook: Elgetako Udala

Screenshot from 2023-01-16 16-27-43.png

Elgetan, 2023ko urtarrilaren 16an