Elur-egunetarako protokoloa gertu du Udalak

2013-11-19T10:00:00+01:00 2013-11-19T10:00:00+01:00 2013-11-19T10:00:00+01:00
ELGETAKO Udalak adierazi gura du EUSKALMET-en abisuaren arabera, eguaztenean elurra egin dezakeela. Hori dela eta, Udalak martxan jarri du elurraren gaineko protokoloa.

Elur-egunetarako protokoloa:

  • Autoa erabili behar duzuenok Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen da.
  • Udaleko makinak auzoetako errepideetan elurra kentzeko ardura dute.
  • Autoa aparkalekuetan zuzen lagatzea eskatzen da, edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.
  • Etxeko ataria garbitu gura duzuen herritarrok gatza eta palak eskatu ditzakezue udaletxean.
  • Urgentziaren bat izanez gero deitu udaletxera.

TELEFONOA: 943 76 80 22 (Lanorduetan)
SOS-DEIAK: 112