Maiatzaren 5ean egindako udal batzarrean elgetar batzuek emandako diru-laguntzen berri eman zen:
- a) Erloju publikoa konpontzeko
Joakin Gastezi Agirrezabalak 5.000 euro eman dizkio udalari elizako kanpandorreko erloju publikoa konpontzeko.
Erlojua konpontzea 5.788,40 euro kostatu da, BEZ barne.
Oharra: maiatzaren 17an jarri zen martxan erlojua.
- b) Eguneko zentroa egiteko
Jose Arrizabalaga Labakak eta Ana M. Maiztegi Gorrotxategik 18.030,36 euro eman dizkiote udalari eguneko zentroa ekipatzeko.
Eguneko zentroaren kostua 144.039,69 eurokoa da, BEZ barne.
Oharra: Eguneko zentroko lanak ia bukatuta daude, eta maiatzean eta ekainean ekipatuko da (altzariak, sukaldea, eta abar)
Elgetako Udalak laguntzak onartzen ditu eta bere eskerrik onena ematen die laguntzok eman dituzten elgetarrei.