Elgetarrek egindako ekarpenekin memoria historikoaren inguruko bideoa osatu dugu

2020-04-26T11:07:16+02:00 2020-04-26T11:07:16+02:00 2020-04-26T11:07:16+02:00
2020ko apirilaren 26an gerrako umeei merezi duten omenaldia egin nahi genien, baina COVID-19 pandemiak asmoa zapuztu zigun. Ez, ordea, herri honek memoria historikoarekin duen konpromisoa! Deialdia zabaldu genuen herritarren artean marrazki, bertso, argazki, dantza edo edozein adierazpen bidaltzeko. Hauxe da emaitza, herri oso batek urte luzez egindako lanaren ondorioa. Mila esker zuzenean edo zeharka lagundu duzuen guztioi, onenak zarete! Egia, justizia eta erreparazioa!

Card image cap
Argazkia: Josetxo Aranzabal