Gernika eta Elgetan Gerra Zibilean eman ziren bonbardaketak 74 urte bete dira aurten. Memoria historikoaren inguruan behar beharrezkoa da ekimen desberdinen arteko elkarlana eta koordinazioa. Elgetan “Gerra Zibilaren inguruko ibilbide tematikoa” eta Gernikan “Bakearen museoa” Euskal Herriko historia berreskuratzeko aurrera eramaten ari diren bi ekimenen dira, bi ekimen hauen arteko koordinazioan sakontzeko konpromisoa aurkeztuko dute Elgetako Udalak eta Gernikako udalak.