Euskalmeten iragarpena
Osteguna (2009/12/17)
Zerua estalita agertuko da; arratsaldean hodeiak gutxitu eta hodei gutxirekin geratuko da. Goizaldean prezipitazio txikia eta iraunkorra egingo du; probabilitatea handiagoa izango da barnealdean non noizbehinika ertaina egiteko probabilitate handia dagoen. Goizean atertzera egingo du. Elur-kota 400-600 m-ra egongo da. Eki-osagaiko haize ahula ibiliko da; arratsaldean mendebaldera egingo du eta azken orduetan kostaldean indartu egingo da. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira. Tenperatura maximoetan, aldaketarik ez. Izotz txiki-handia egingo du egun amaieran.
Ostirala (2009/12/18)
Zerua hodei gutxirekin egongo da goizaldean. Goizean hodeiak ugaritu eta oso hodeitsu geratuko da. Goizetik aurrera prezipitazio txiki-ertaina egingo du kantauri isurialdean eta txikia gainerakoan. Elur-kota 600-800 m-ra kokatuko da hasieran eta arratsaldean 200 m-ra jaitsiko da. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean. Tenperaturan, aldaketarik ez. Izotz txiki-handia egingo du.