Elgetako Udalak egingo du olio bilketa aurrerantzean. Hurrengo eguna, apirilak 25

2003-03-27T12:36:00+01:00 2003-03-27T12:36:00+01:00 2003-03-27T12:36:00+01:00
Oraingo barikuan, apirilak 25 batuko da olioa. Udala arduratuko da olio bilketa egiteaz. Ordu bete egongo da olioa plazara eramateko, hantxe batuko da-eta. 18:00etatik 19:00etara izango da. Olioa batzeko furgoneta bat egongo da plazan.

Martxotik aurrera sukaldeko olio bilketa Elgetako udalak egiten dihardu.

Maya ingurumen taldeak egin du olio bilketa orain arte, baina orain Udalak jarri ditu horretarako bideak eta Mayak eskatuta, Udala izango da horren ardura izango duena. Abisua emango du Udalak hilabetero batuko da-eta olioa.

Herritar guztiak animatu gura dira birziklapena egitera. Horretarako, furgoneta bat egongo da plazan.