Elgetako Udalak bat egin du Autorik Gabeko Nazioarteko Egunarekin

2007-09-18T15:50:00+02:00 2007-09-18T15:50:00+02:00 2007-09-18T15:50:00+02:00
Irailaren 22an Autorik Gabeko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Elgetako Udalak bat egin du egun honekin eta Salbador kalea eta San Roke kalea, elizatik plazara, ibilgailuentzako itxiko ditu bariku eguerditik astelehena bitartean.

Elgetako Udalak gura du elgetarrek ibilgailu pribatuak gehiegi erabiltzearen gainean pentsatu dezatela. Ibilgailu pribatua baita lurraren beroketa eragiten duen CO2 gasaren igorle kutsatzailerik handienetakoa.

Elgeta Bergararekin lotzen duten garraio zerbitzu bereziak martxan daude dagoeneko. Herritarrak garraio publikoa erabiltzera animatu gura ditu Udalak, horien erabilpena baita zerbitzuarekin aurrera jarraitzeko eta zerbitzua zabaltzeko modu bakarra.