Elgetako Ortu Parkearen aurkezpena martxoaren 23an egingo da

2015-03-16T12:00:00+01:00 2015-03-16T12:00:00+01:00 2015-03-16T12:00:00+01:00
Aurrera doaz lanak eta, ondorioz, martxan hasi eta izenematea antolatzeko, batzarra egingo da martxoaren 23an, udaletxean.

Elgetako Ortu Parkea aurrera eramateko lanak ari dira forma hartzen. Ospitale zaharretik aurrera joanda, San Roke ostera doan bide zidorraren azpiko aldean kokatuko da gune hau. Bere egunean hamar bat lagunek interesa azaldu zuten ekimen honetan parte hartzeko eta 30 bat partzela inguruko parkea osatuko denez, izena emateko epea zabaldu du Udalak. Udaletxean bertan eman behar da izena.

Martxoak 23an, 18:00etan, batzar irekia egingo da udaletxean. Bertan Ekogunekoek Elgetan garatuko den ortu parkearen proiektua aurkeztuko dute.

 Ikusi proiektuaren xehetasunak (PDF)