- Noiz hasi ziñien mapa toponimikua egitten?
Mapa toponimikua egitteko asmua, oin dala bi urte aurkeztu notsan, kultura zinegotzixari. Hala eta be, Udalan bittartez, iaz eskatu zan dirulaguntzia Jaurlaritzari. Dirulaguntzia onartu ebenian hasi nintzan lanian, hau da, lekukuekin harremanetan jarri eta datuak batzen. Hori langintziori egin, batutako toki-izenak mapa baten jarri, zuzenketak egin eta inprentara eruan bittartian, urte bete igaro da.
- Zeintzuk dira mapa toponimikua egittian helburuak?
Lehenengo helburua mapa toponimikua bera egittia zan. Hori egitteko, toki izenak jaso nittuan. Eta honekin, oso gutxi erabiltzen diran izenak berreskuratu dittugu, azken fiñian memoria historikua berreskuratu dogu. Euskaltzindiak eta hizkuntza politikako Sailordetzak emondako pausuak jarraittuta, jasotako izenak bihar dan moduan izendatzen saiatu gara.
- Zeintzuk izan dira topatu dittuzuen arazuak?
Mugak zehazteko orduan izan dogu arazo gehixen. Diputaziñuak erabiltzen dittuan mapak, ez dagoz ondo: Jalotza ez dabe Elgetan sartzen; Aixolako erreka aldeko mugak, errekia mugarri izanda, Elgetako lurretan sartzen dittue; Azurtza aldian be, arazuak dare, mugarrixak aldatu ez arren, Elgetako mugak aldatuta dare-eta. Toki-izenak mapan ipintzeko orduan be, arazuak izan dittugu. Kasu batzutan ez dagolako argi, paraje edo zonalde bat nun hasi eta nun amaitzen dan. Izen bakoitza, bere tokixan jartzeko lanetan, asko lagundu doste, inguru horretako elgetarrek.
- Zeintzuk lagundu dotsue mapia egitten?
Honek izan dira mapia egitteko orduan laguntzia emon dostenak: Maximo Arantzeta, Felix Gorrotxategi, Miren Villar, Jose Arozena, Kandido Elortza, Angel eta Juan Mari Gallastegi, Luis Atorrasagasti, Felix Garate zana, Juan Ramon Irazabal eta Enrike Gorrotxategi. Danei emon nahi dotset eskerrak.
Etxian jaso dozuez honezkero mapak. Gehixago bihar izanez gero, 2 eurotan salduko dira. Kontakatuan e-mailez jartzeko, hemendik. Bestela Udalera joan eta bertan galdetu.