Elgetako langabeziaren datuak: 12 langabetu martxoan

2004-04-19T12:50:00+02:00 2004-04-19T12:50:00+02:00 2004-04-19T12:50:00+02:00
INEMeko 2004ko martxoaren 31ko langabezia datuen arabera, 12 pertsona zeuden momentu horretan langabezian Elgetan. Iaz, data horretan, 10 elgetar zeuden langabezian. 25 eta 39 urte artekoak dira langabetu gehienak.

Elgetako langabezia adinaren arabera (2004ko martxoaren 31ko datuak)

  • 24 urte arte: 1 langabetu
  • 25etik 39 urtera: 7 langabetu
  • 40tik 59 urtera: 4 langabetu

Gipuzkoan behera

Gipuzkoako langabetu kopuruak behera egin du. 2003ko martxoan 36.492 langabetu zeuden Gipuzkoan; 2004ko martxoan, aldiz, 21.436 ziren lanik gabe zeudenak.