Elgetako kirol azpiegituren gaineko 2. herri foroa, otsailaren 17an

2010-02-15T11:05:00+01:00 2010-02-15T11:05:00+01:00 2010-02-15T11:05:00+01:00
Otsailaren 17an, eguaztena, 19:00etan egingo da foroa, kultur etxean.

Helburua

  • "Kirola Elgetan: ikuspegi historiko laburra eta gaurko egoera" txostenaren gaineko ekarpenak, eta ondorengo balorazioak.
  • Hortik abiatuta, hausnarketa, bi galdera nagusi hartuta:
    • Epe ertainera, ze kirol instalazio eta zerbitzu behar du Elgetak?
    • Zeintzuk dira lehentasunez erantzun beharreko arazo eta gabezia zehatzak?

Parte hartzeko

Edozein herritarrek dauka foroan parte hartzeko aukera. Ekarpen guztiak eskertzekoak dira. Interesatuek, adierazi dezatela…

… eta txostenaren kopia bidaliko zaie, aztertzeko aukera izan dezaten.

Informazio osagarria

  • Lehenengo bilera 2009ko irailean egin zen.

  • Orduan bildutakoak: kirol jardueren antolaketan diharduten erakundeetako zortzi ordezkari (Udala, Egoki, Pilota elkartea)

  • Orduan hartutako erabaki nagusia: diagnosi txostena egitea, Elgetako kirol azpiegitura eta zerbitzuen gaurko egoeraren gainean, eta Elgetan kirolak oro har izan duen ibilbide historikoaren gainean.