Elgetako lehenengo Aste Berdea
Maiatzaren 17tik 25era.
Maiatzak 17, zapatua, 10:00etan
Ikastaroa: gidatze ekonomikoa
Maiatzak 18, domeka, 17:00etan, plazan
Umeak urarekin ikertzen
Maiatzak 19, astelehena, 10:00etan, plazan
Ura aurrezten erakusketa eta informazioa
Maiatzak 20, martitzena, 11:00etan Salbador kalea
Ura Elgetan zehar. Eskolako umeentzat
Maiatzak 21, eguaztena, 14:30ean, eskolan
Konpostaje ikastaroa. Eskolako umeentzat
Maiatzak 22, eguena, 14:30ean udaletxean
Eskola Agenda 21en landutakoak Udalari aurkeztuko dizkiote
Maiatzak 22, eguena, 11:00etan, plazan
Etxean ura aurrezteko aparailu banaketa
Maiatzak 23, barikua. 9:00etan, plazan
Ur jolasak
Maiatzak 26, astelehena, 19:00etan, udaletxean
Hitzaldia Iñaki Antiguedad "Ura ala ibai-arroa, zer kudeatu?"
Ekainak 1, domeka. 9:30ean, plazan
Iturriz iturri mendi irteera
Erabilera arduratsu batentzako gomendioak
1. Bainatu beharrean dutxatu egiten bazara, 100 litro baino gehiago aurreztu dezakezu.
2. Bainatuz gero, ez bete bainuontzia goraino, bainuontziaren laurdena beteta ere nahikoa baita.
3. Pultsadore bikoitzeko deposituak instalatu, deskarga bakoitzean erdira murrizten dute-eta uraren gastua.
4. Ez erabili komuna paperontzi gisa. Depositua behar ez denean erabiltzen baduzu, 10 litro ur botatzen ari zara.
5. Ahalik eta gehien bete garbigailua eta ontzi-garbigailua gutxiago erabiltzeko. Ahal dela, ez erabili programa luzerik beharrezko ez bada.
6. Harrikoa egiten eta frutak eta barazkiak garbitzean, ez utzi irekita txorrota, erabili kaikua.
7. Iturri ixten baduzu hortzak garbitzerakoan edo bizarra egiterrakoan, 10 litro ur aurreztuko dituzu.
8. Arin konpondu tantaka ari diren iturri eta hodien matxurak. Egunean 40 litro ur ere gal daitezke bestela.
9. Jarri difusoreak edo beste mekanismo batzuk dutxan eta etxeko txorrotetan. Trikimailu txiki horiekin, airea gehitzean, ur zorrotada handitu egiten dela ematen du, ur gutxiago erabili arren.
10. Ez garbitu autoa eta ez ureztatu lorategia sarritan.
Kontsumo arduratsua egitea, xahuketa saihestuz, guztion betebeharra da, baita instituzio publikoena eta udalarena ere "URA; ZAINDU EZAZU" leloaren pean. Erabilera egokia egingo bagenu, 100 litro ur aurreztu ahal izango lirateke pertsona eta eguneko. Etxetik, nahitaezkoa den baliabide honen gastu desegokia saihestu dezakegu, izan ere, GAUR BADAUKAGU URA, BAINA BIHAR?