Elgetako herritarren foroa eratzeko batzarrerako deialdia

2005-04-05T16:05:00+02:00 2005-04-05T16:05:00+02:00 2005-04-05T16:05:00+02:00
Elgetako Udala, Debagoieneko udalekin batera, Tokiko Agenda 21 bultzatzeko UDALTALDE 21 DEBAGOIENA egitasmoa garatzen ari da. Prozesu honen helburu nagusietako bat udal-kudeaketa pixkanaka ezartzea da, ekonomiaren, gizarte ongizatearen eta ingurumenaren arteko oreka lortzeko, eta ondorioz, herritar guztien bizi-kalitatea hobetzea.

Honelako prozesu hauetan funtsezkoa den beste baliabide bat herritarren partaidetza da. Horregatik, Udalak herritarren partaidetza eta eztabaidarako Ingurumen foro bat eratzea eta sustatzea erabaki du.

Aipatu foroan herriko kirol, kultura, ekonomia eta gizarte eragile guztiek eta Elgetako ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren etorkizunean ardura duten guztiek parte hartzea nahi dugu.

Gure udalerrian bizi edota lan egiten duten pertsona eta kolektibo ororen ekarpenak eta hausnarketak oso baliagarriak izan daitezke jasangarritasunean eta ingurumenarekiko begirunean oinarritutako irizpideetan egindako udal-politika zehazteko.

Deialdia:

  • Eguna: 2005eko apirilaren 11

  • Ordua: arratsaldeko 19:00etan
  • Lekua: Elgetako Udaletxeko Areto Nagusia

Gai zerrenda

  • Tokiko Agenda 21 eta UDALTALDE 21 DEBAGOIENAren aurkezpena

  • Elgetako gizarte-pertzepzioari buruzko eztabaida.
  • Elgetako gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren diagnostikoaren aurkezpena.
  • SAMA (sendotasuna, ahuldadeak, mehatxuak eta aukerak)
  • Eskariak eta galderak.