Elgetako frontea ezagutzeko bisita gidatuak

2010-11-03T13:20:00+01:00 2010-11-03T13:20:00+01:00 2010-11-03T13:20:00+01:00
Lau bisita gidatu egingo dituzte Espainiako gerran Elgetako Intxorta mendian izan zen frontea bisitatzeko: azaroaren 7an eta 28an eta abenduaren 5ean eta 19an. Parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik: 943 79 64 63 eta 943 71 89 11 edo "turismo@debagoiena.net".
 

Gidatutako bisitak izanda, Intxortako frontearen gaineko azalpenak emango dituzte ibilbidean zehar. 5 kilometroko ibilbidea izango da, Espaloia Kafe Antzokitik abiatu eta Interpretazio Gunea bisitatu ostean segituko duena. Hiru orduko iraupena izango du eta 10:00etan da irteera ordua.

Bisitak, euskaraz eta elebidunak

Azaroaren 7 eta abenduaren 5eko bisitak euskaraz izango dira eta azaroaren 28 eta abenduaren 19koa, berriz, elebiduna izango da. 

Bisita gidatua egin guraz gero, aldez aurretik izena eman beharra dago: 943 71  89  11 eta 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.net. Prezioa da bi euro. Informazio gehiago www.turismodebagoiena.com.