Gidatutako bisitak izanda, Intxortako frontearen gaineko azalpenak emango dituzte ibilbidean zehar. 5 kilometroko ibilbidea izango da, Espaloia Kafe Antzokitik abiatu eta Interpretazio Gunea bisitatu ostean segituko duena. Hiru orduko iraupena izango du eta 10:00etan da irteera ordua.
Euskaraz zein gaztelaniaz
Azaroaren 7 eta abenduaren 5eko bisitak euskaraz izango dira eta azaroaren 28 eta abenduaren 19koa, berriz, gaztelaniaz.
Bisita gidatua egin guraz gero, aldez aurretik izena eman beharra dago: 943 71 89 11 eta 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.net. Prezioa da bi euro.