Elgetako Eguneko Zentroaren urteurren ospakizuna

2005-11-23T12:49:00+01:00 2005-11-23T12:49:00+01:00 2005-11-23T12:49:00+01:00
Urtebete da herriko Eguneko Zentroa martxan dagoela, eta urteurrena ospatzeko herritarrentzako ateak irekiko ditu azaroaren 26an, zapatua.

Ordua: 11:30etik 13:00etara ateak zabalik

Egitaraua: Udaleko arduradunek eta GSR-k (Zentroaren kudeaketa daraman enpresak) zerbitzuaren balorazioa egingo dute eta aurreikusten diren zerbitzu berrien aurkezpena. Ondoren luntxa egongo da.

Lekua: Zentroan bertan