Elgetako baserri eta ortuetako produktuak etxean jaso nahi?

2010-11-24T16:21:00+01:00 2010-11-24T16:21:00+01:00 2010-11-24T16:21:00+01:00
Elgetako Udalak bultzatuta, baserritar eta ortuzain taldetxoa bildu da euren produkzioa Elgetako etxeetara banatzeko prest. Orain herritarren txanda da: herriko produktu hauek jasotzeko interesa dutenek abenduaren 3a baino lehen adierazi behar dute udaletxera deituta (943 76 80 22) edo e-postaz. danonartian@elgeta.net

Lurretik mahaira zuzenean

Ezaugarriak:

-  Etxez-etxeko banaketa. Bezero bakoitzari, eskatu duena.

-  Produktore eta bezeroaren arteko harremana.

-  Eskaera etxean noiz / nola jaso, bezero eta produktorearen artean adostuko da.

-  Garai bakoitzean, dagoena.

- Udalak zubi lana egingo du: hasierako bultzaketa eta koordinazioa.

 

Oraintxe bertan eskaintzeko dagoena:

-  Sagarrak

-  Urrak

-  Intxaurrak

-  Gaztainak

-  Patata

-  Babarruna (Tolosakoa)

-  Tipula

-   Porrua

-  Aza

-  Eskarola

 

Herriko produktuak etxean jasotzeko interesa badaukazu (orain, edo aurrera begira), eman izena:


Bide hau bultzatzeko arrazoiak:

-  Baserria eta bertako produkzioa sustatzeko

-  Herritarrei bertako produktuak kontsumitzeko aukera errazteko

-  Garaian garaiko eta kalitate oneko produktuak eskura jartzeko

-  Produkzio eta kontsumo eredu iraunkorragoari bidea emateko