Elgetako baratze parkeko kideek aukera izango dute ortuak erabiltzeko

2020-04-17T10:58:00+02:00 2020-04-17T10:58:00+02:00 2020-04-17T10:58:00+02:00
Ortuen erabilera mugatzen zuen dekretua malgututa, Elgetako baratze parkeko erabiltzaileek aukera izango dute uzta jasotzeko, baina, baita lurra prestatu, erein edo landatzeko ere. Hala ere, erabilerarako hainbat baldintza egongo dira: parkean eta partzela bakoitzean egon daitekeen jende kopurua mugatuta egongo da eta gune kolektiboak itxita.
Card image cap
Elgetako baratze parkea (Argazkia: Goiena)