Erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta egunkari batean argitaratuko da (otsailaren 15ean gutxi gorabehera). Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratukoan, hilabeteko epea izango da gura duenak alegazioak egin ditzan Elgetako udaletxean.
Epe hori amaituta alegaziorik balego, Udalak alegazioak aztertu beharko lituzke eta, ondoren, udalbatzarrak behin-behinekoz onartu beharko ditu arau subsidiarioak. Ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundira bidaliko dira, eta honek, gehienez ere, 6 hilabeteko epea izango du arau subsidiarioak behin betiko onartzeko.