Elgetak kilometro bat egingo du KORRIKA

2003-03-20T12:38:00+01:00 2003-03-20T12:38:00+01:00 2003-03-20T12:38:00+01:00
Korrika badator eta Elgetatik pasatzen ez bada ere bai ingurutik. Kanpazarren hartuko du testigua Elgetak. Kilometro bateko tartea elgetarrona izango da, beraz. Elgetako Udalak diruz ere lagundu du korrikako 13. Egingo diren ekitaldien kosto erdia Udalak ordainduko du. Mezu honen bidez parte hartzea bultzatzera animatu gura du Udalak.

Apirilaren 7an, Arrasatetik Elorriorako bidea hartuko du Korrikak. Elgetarrok Kanpazarran eramango dugu Korrikako testigua. Korrikaren aldeko batzordeak ekitaldi ugari antolatu ditu apirileko lehenengo aste bukaerarako.

  • Apirilaren 5ean, “Kutxidazu bidea, Ixabel” antzezlana izango da. Martxoaren 15ean estreinatu zuten antzezlana Billabonan. Orain Euskal Herriko txoko ezberdinetara eramango dute, tartean Elgetara. Aktore ezagunek hartzen dute parte “Kutxidazu bidea, Ixabel” antzezlanean, Sorginen Laratza saiotik ezaguna dugun Anjel Alkain dugu tartean ( elkarrizketa hemen. Gainerako aktoreak Iñaki Agirrezabal, Ixabel Agirresarobe, Egoitz Lasa, Ainere Tolosa eta Mikel Sarriegi dira.
  • Apirilaren 6an, Txan magoa
  • Apirilaren 7an, Korrika txikia eta merienda.

Korrika laguntzaile 10 eurogatik

Tabernetan saltzen daude Korrikako laguntzaile egiteko txartelak. Txartelek hamar euro balio dute. Eta Korrika laguntzeaz gain, aurtengo logoa den tximeletaren pina eta laguntzaile zarela dioen txartela ematen dizute.

Korrika materiala saltzen

Bihar eta etzi mahaia jarriko dute plazan Korrikaren aldeko materiala saltzeko.

Udaletxe honek diruz lagundu du korrika 13.